Izar gehiegi dago munduan...

Ahotsik gabe geratu gara. Atzoko eztabaiden ondoren, proposamen berri bat bidali diogu aktoreari baina ez zaio gehiegi gustatu eta gurekin lan gehiagorik egin nahi ez duela erabaki du. Beraz, B plana martxan jarri beharko dugu. Ez dakit gure produkziorako gaitasun ezak plan berria aurrera ateratzea lortuko duen baina gu ere haserre gaudenez, modu batera edo bestera motibatuago gaude.


Musikari dagokionez, gaur jaso dugu konposatzailearen lehen saiakera. Moldaketa batzuk egin beharko zaizkio baina pentsatutakoaren bidetik doa. Making off-erako musikak apur bat gehiago itxaron beharko du eta datorren astera arte ez dugu erantzunik izango.


Erantzunen zain gauden bitartean penak alkoholetan itoko ditugu gaur eta bihartik aurrera arazodun hau oporretara doanez, bai ni ere nazkatuta nago zuek bezalako jendearekin lanean aritzeaz, bloga oporretan izango da astebetez. Ni gabe bukatu beharko duzue laburmetraia.

Argi geratzen da oso haserre nagoela? En fin.
0 Responses