Gaur gure izenari omenaldia egin diogu eta amaitzear zegoen proiektua airean geratu da orain. Dirudienez artistak ezin du gure baliabide kaskarrekin lanik egin eta ez dago horrela jarraitzeko prest. Bai, hau ez da Hollywood baina, ahal den neurrian behintzat, gauzak ondo egiten saiatzen gara. Arazoak arazo hementxe jarraitzen dugu eta haserre egon arren, umore pixka batekin hartu beharko ditugu gauzak azken egunak desesperatuta pasa nahi ez baditugu behintzat...