Txo, erdu hona! Erdu hona alabatxi!


Aurtengoan ez da zorterik egon baina ederki pasa dugu kameratoian. Berriak izanda ez ginen prestatuegiak iritsi baina azkenean, abenturatxoak abentura, lortu genuen nahiko onargarria zen zerbait garaiz entregatzea.

Hurrengo batean errepikatzeko asmo osoarekin utzi genuen Bermeo. Bideoa sarean jartzean hementxe ere jarriko dugu!


Argazkiak eta informazio gehiago: topagunea.org
Kameratoia Bermeon

Larunbat honetan kameratoiaren bosgarren edizioa ospatuko da Bermeon. Parte hartzaileek 10 ordu edukiko ditugu euskarazko labur bat egiteko. Egunean bertan emango zaigu gaia eta hortik aurrera, imaginazio eta gogo pixkatekin, 10 ordu frenetiko lan txukun bat egiten saiatzeko. Guztira 3600€ banatuko dira saritan, beraz, ia zorte pixka bat dugun, ez zaigu gaizki etorriko eta!


El jardin de Lulaila, Pre-Zinebi 51n
Azaroaren 12an arratsaldeko 20.00tan fakultateko ikasleok aurten egindako lanak ikusteko aukera egongo da Pre-zinebiaren barruan. "El jardin de lulairarekin" batera beste laburmetrai hauek ikusteko aukera egongo da:

El miedo y la risa: un discurso pubicitario

2008, 4′49″, ficción

Zuz./Dir.: José Blázquez, Sergio Campo, Jesús Eijo, Josu Franco, Hugo García, Gonzaga Gómez-Cortázar, Pablo Hernando.

El jardín de Lulaila

2009, 7′, documental

Zuz./Dir.: Olatz Ibarretxe, Irati Lafragua, Elena Unamuno, Maider Idiazabal, Maite Laka, Itxaso Espinal.

Ingrid

2009, 9′15”, ficción

Zuz./Dir.: Ainara Diego, Javier López, Enara Madariaga, Imanol Mena, Iker Pérez.

2X1

2009, 9′37”, ficción

Zuz./Dir.: Gartxot Unsain, Beñat Gaztelumendi, Maialen Otermin, Naia Muñoz, Paula Oria, Ibon Zulueta, Mikel Garmilla.

Azules

2009, 24′14”, ficción

Zuz./Dir.: José Blázquez, Sergio Campo, Jesús Eijo, Josu Franco, Hugo García, Gonzaga Gómez-Cortázar, Pablo Hernando.

Ven, ven, ven

2008, 3′38”, ficción

Zuz./Dir.: Gartxot Unsain, Beñat Gaztelumendi, Maialen Otermin, Naia Muñoz, Paula Oria, Ibon Zulueta, Mikel Garmilla.



Tokia: atrio del edificio ensanche

Lehen urratsak
Agendek ez digute gure proiektuan lanean aritzeko denbora gehiegirik uzten baina interneti eskerrak badoa aurrera. Oraingoz gidoiaren zirriborro bat egin dugu eta datorren astean denbora dugunez, lokalizazio bila joango gara. Printzipioz, badirudi oraingoan gipuzkoa aldera etorriko garela.
Proiektu berriak

Arazodunen agendek uzten badigute behintzat, proiektu berri batekin, aurrekoak baina arazo gutxiagorekin espero dugu, animatuko gara. Bitartean oporrez, aurtengo plan berriez eta beste mila gauzetaz hitz egitea erabaki dugu, denok baitakigu ideiarik onenak tabernetatik irteten direla...

Oraingoz, proiektu berri batekin hasi dena gure lulaila berria da.
Donostimagen 09

Donostimagenen bigarren edizioa uztailaren 30 hasiko da, hainbat erakusketa, tailer eta hitzaldirekin. Aurtengo programan, argazkilaritza digitala, paisaiak eta kamara kanpoko flashekin argiztapena izango dira besteak beste. Tailer bakoitzak 140€ balio ditu.

Info gehiago: Donostimagen

Arazodunak (gaixo bat falta da...)

Hurrengo proiektua arte...