
Kostata baina badugu aktorea: Kepa Gallego. Grabaketa eguna atzeratu egin da ostegun goizera eta euskotrenek baiezkoa eman digu, baina aktorearekin berriro hitz eginda goizean ezinezkoa zela eta arratsaldera aldatu behar da grabaketa. Beraz, euskotrenera berriro deitu behar izan dugu, beldurtuta ja, eguna aldatzen dugun hirugarren aldia da eta. Azkenean ez dute arazorik jarri eta grabaketa ostegun arratsaldera pasa da.