Oporretan edo
Itzuli gara. Amaitu dira jai egunak baina tira, ez gara kexatuko ze batzuk oporretan ginen bitartean besteak lanean aritu dira eta kostatu zaigun arren, azkenean lortu dugu amaierako lan bat entregatzea. Ez da guk pentsatutakoa izan eta gauzak ez dira espero bezala joan, arazoak egon dira azken momenturaino baina listo, amaituta dago dena. Orain bideo emanaldia besterik ez da geratzen. norbait animatzen bada, ostiral honetan izango da 19:30etatik aurrera Bilboko L'Mono aretoan eta labur hauek egongo iksuteko aukera egongo da:

  • Martín
  • El jardín de Lulaila
  • Alojamiento y desayuno
  • 2 X 1
  • 3 balas
  • Maddi eta Markel
  • Edén Dorado Park
  • Ingrid
  • Azules
  • Coachsurfing, mundua mugimenduan
  • Sin condición

Hemendik aurrera txubaskero super fashion batekin irtengo gara grabaketa guztietara esango eta egingo dizkiguten putadek gehiegi ez afektatu eta irrist egiteko! Besterik gabe, hemendik eskerrak arazodun hauei laguntzen aritu zaretenoi, Barakari batez ere; eta arazo izan direnei, ondo segi, ez du gure haserrerik ere merezi eta.
0 Responses