Laburraren bigarren zatia grabatu dugu gaur baina hasi aurretik, urduritasunak alde batera utzi eta maitemintzeko denbora eman diegu gure protagonistei. Ordu erdi nahikoa izan da aurretik uniko logo izandako mutila (aktorearen hitzak dira hauek) eta lehen aldiz kamara aurrean jartzen zen neskak beldurrak alde batera utzi eta naturaltasun osoz kameraren aurrean aritzeko. Lana espero baino errazago jarri digute eta ordu t’erdi eskasean amaitu dugu grabaketarekin.
Orain guztia ordenagailuan dugu beraz, bihartik aurrera editatzen hasi gaitezke. Hor ikusiko dugu benetan irudiak erabilgarriak diren edo aldaketak egin behar ditugun hasierako gidoian…
krak bat zara!!! mila esker informazioa konpartitzeagatik, eskertzen da benetan, igual aurkezten naiz...