Editatzen

“Zure buruaz barre egin behar da...” Ez dakit zenbatetan errepikatuko ziguten hori urte osoan zehar. Gaur horretan aritu gara ba making of-a editatzen genuen bitartean. Badira protagonismo bereziko pertsonaiak, baina guztiok daukagu gure gloria momentua (kasu honetan ridikulo egokiago izango litzateke...) Musika ere topatu dugu baina bost lanegun behar omen dituzte erantzuteko. Badaezpada alternatiba bat bilatzen jarraituko dugu. Norbaitek iradokizunen bat badu eskertuko genuke.


Erreleboa iritsitakoan gidoiarekin lanean hasi gara, espero baina gehiago kostatzen ari baitzaigu moldaketak egitea baina azkenean lortu dugu eta badugu euskarazko bertsioa. Gaztelerara ere itzulita dago, beraz, “guiri” hegoafrikarrari bidaltzea besterik ez da geratzen, berak ingelerara itzultzeko. Gidoia beraz, amaituta dagoeneko. Azpitituluek pixka bat itxaron beharko dute oraindik.


Audioa ere moldatu dugu, detaile gutxi batzuk baino ez dira geratzen eta asteazkenean ahotsa grabatuko dugunez, ostegunean amaituko genuke audio lanekin. Ondoren konposatzaileari bidali eta berak musika egingo liguke behar dugun zatietarako. Plana zertxobait atzeratzen da baina tira, datorren astean amaitzeko esperantza dugu...

2 Responses
  1. Anónimo Says:

    zer ez da atzeratzen gurekin? en realidad sabemos que echaremos en falta esa cantidad de emails que te esperan cada vez que abres hotmail y por eso lo retrasamos todo, y a vosotras claro.

    Si hay que joder el tren para eso, pues se jode, si hay que cambiarlo de rail, tambien...

    Chicas tenemos que aprender a quedar para cenar sin lana de por medio, venga kel jueves lo konsegimos, k ganas!


  2. mai Says:

    jajaja bai, nere hotmailak faltan botako zaituzte...(por cierto, mail bat dakazue zai...jiji)

    a! ta anonimo bezela idaztekon firmatu plis que si no no tiene gracia. podeis firmar como baraka que eso si hace mogollon de gracia!(con cariño eh!)