Lokalizazioak erabakita, kamara hartu eta trenera joan, gara gidoi teknikoan pentsatutako planoak egiteko aukerarik egongo den edo ez ikusteko eta trenaren norantzak arazorik sortuko digun ikusteko, Bilbotik Donostiarako bidean ez baitigu guztia grabatzeko denborarik emango eta agian itzultzerakoan paisaia kontrako aldera mugitzen dela ikusteak raccordean arazoak sortuko dizkigu. Gainera, aktoreak non kokatu ere ikusi beharra dago ia planoak ematen duen edo ez ikusi eta ardatzarekin arazorik ez izateko. Guzti hau eta estazioetan grabatu beharreko planoak probatzeko, trena hartu eta bidaiaren zati bat egin dugu.
Etxetik atera aurretik kameraren bateria konprobatu, zinta jarrita zuela ziurtatu eta gidoia motxilan zeudela konprobatu dugu. Atxurira iritsi eta lehen trena hartu dugu denboraz justu genbiltzalako. Grabatzen hasi eta hogei minutuz probak egiten aritu ostean kamera itzali egin zaigu bat-batean. Ez genuen berriro piztea lortzen eta desesperatzen hasi gara...bat batean berriro piztu da baina minutu erdi inguru baino ez zuen irauten. Badirudi bateriak arazoren bat zuela eta ez zuen gehiagorako ematen. Azkenean kamera hiltzat jo dugu eta mugikorraren kamera zatar batekin egin behar izan ditugu probak. Hala ere, azkenean nahiko ondo atera dira eta printzipioz, trenaren mugimenduak ez lizkiguke arazoak sortu beharko.